Itxi

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

Ahoz Aho +

23:15ean

Bingen Zupiria Kultura sailburua, gaur, 'Ahoz Aho+' saioan

EITB

Estitxu Garai, Eguzki Urteaga eta Eider Alkorta solaskideek egun eguneko gaiak aztertuko dituzte.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntz Politikako sailburua izango da gonbidatu gaur gaueko 'Ahoz Aho+' albistegian. Bere sailean eskuartean dituzten egitasmo garrantzitsuenen inguruan galdetuko dio Saioa Martijak. Horrez gain, Estitxu Garai, Eguzki Urteaga eta Eider Alkorta kolaboratzaileek eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte solasaldi mahairen inguruan.

'Ahoz Aho+' asteetan izaten da ikusgai, 23:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.