Itxi

Ahoz Aho

Ahoz Aho

Ahoz Aho

18:00etatik aurrera

Benito Lertxundiri elkarrizketa, gaur arratsaldean 'Ahoz Aho' saioan

EiTB

Benitoren etxean izan da Ilaski Serrano 'Ospakizun gauean' lanaren inguruan galdezka.

0:16
Benito Lertxundi

Gaur, 'Ahoz Aho' saioan, Benito Lertxundi abeslariari egindako elkarrizketa izango da ikusgai. Benitok hamar abesti berriz osatutako Ospakizun gauean diskoa kaleratu berri du, eta aitzakia horrekin Orioko haren etxera joan da saioko lantaldea, diskoak gordetzen dituen kantu eta sekretuei buruz galdetzera. Horrekin konforme ez, eta abestien ideietan oinarrituta bizitza oso bati buruzko gogoetak egiteko aukera izan dute berarekin.

Ilaski Serranok eta Amaia Cayerok gidatzen dute 'Ahoz Aho' magazina, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.