Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Omenaldia

Azkenean, txupinazoa bota du Miren Terese Uitzik Goizuetan!

A.A. | EiTB

Duela bi urte, herrian egindako lana eskertu nahi izan zioten, baina ezin izan zuten egin, osasun arazoak tarteko. Orain, 'Asko maite zaitut' saioari esker, omenaldia berreskuratu dute.

12:44

Miren Terese Uitziri omenaldia egin dio Goizueta herriak 'Asko maite zaitut' saioaren bidez, herrian egindako lan guztia eskertzeko. Duela bi urte ezin izan zuen, baina oraingoan pregoia eta txupinazoa bota ahal izan ditu.

Oso emakume preziatua da herrian; 'saltsa guztietako perrexila' dela esan ohi dute. Jai batzordean, Umore Ona elkartean eta beste hainbat elkarteetan aritu da, baita udaletxean ere, administrari moduan. Goizueta bizirik herri plataformaren kide ere izan da. Duela bi urte, omenalditxo bat egin nahi izan zion Goizuetak eta herriko jaiei hasiera emango zien pregoia irakurtzeko eta txupina botatzeko eskatu zioten. Baina ez zen posible izan; diabeteak sortzen dizkion osasun arazoen ondorioz, jaiak hasi baino bi egun lehenago Bartzelonako ospitale batean ebakuntza egin behar izan zioten.

Orain, zor hori kitatu nahi izan dute, eta Miren Terese Uitziren omenaldi eta eskertza ekitaldi hura berreskuratzea pentsatu dute Maixe Aizpuruk eta Rosa Mari Olaizolak, Miren Tereseren lagun minek. 'Asko maite zaitut' saioak beste lagun batzuen laguntza ere izango du: Xabier Mikel Uitzirena, Miren Tereseren nebarena, eta Miguel Jose Lekuonarena, urte askotan Goizuetako alkate izan denarena.

Udaletxean lanean ari zirela, musika entzun dute eta zer gertatzen den ikusteko altxatu denean, bere lagunak topatu ditu Miren Teresek. Udaletxeko balkoira eraman dute eta herri osoa topatu dute behean. "Erotu zarete!" izan dira bere lehen hitzak, baina oso pozik hartu du ekitaldia. Ondoren, inprobisatuta bada ere, pregoitxo bat botatzeko eta txupina pizteko eskatu dio Zuhaitz Gurrutxagak eta, azkenik, familia eta lagunekin dantzan amaitu du omenadia.

Goizuetak erakutsi diot maitasuna asko eskertu du Miren Terese Uitzik eta beretzat ohore bat dela gaineratu du.

Miren Terese Uitzi protagonista duen saio osoa EiTB Nahieran dago ikusgai.

 

usgai.

 

usgai.