Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Omenaldia

Harrituta hartu du biloben omenaldia Elbira Etxanizek

A.A. | EiTB

Zuhaitz Gurrutxagak aurkezten duen 'Asko Maite Zaitut' saioak Azpeitiako Ongi Etorri jatetxean egin du Ehiarne eta Ariane bilobek bultzatutako omenaldia. Familia osoa bildu dute bertan.

9:21

Azpeitiako 'Ongi Etorri' jatetxeko etxeko-andrea, Elbira Etxaniz, izan da protagonista Zuhaitz Gurrutxagak ETB1en aurkezten duen 'Asko maite zaitut' saioan. Bere biloba bikiek, Arianek eta Ehiarnek, asko maite dutela eta egindako guztia asko eskertzen diotela esan nahi diote.

Arianek eta Ehiarnek euren alde egindako lan guztia eskertu nahi diote Elbira Etxaniz amamari. Amona baino, bigarren ama izan dela eurentzat diote neskak. Izan ere, amonarekin batera bizi izan dira eta, hein handi batean, berak hazi ditu bilobak. Bikien ama eta Elbiraren alaba, Koro, ados dago gazteekin: amak izugarri lagundu diola alabak hazten onartzen du. Baina ez dira gogoratzen noiz esan zioten "asko maite zaitut" azken aldiz Elbirari. "Gu ez gara horrelakoak" - dio Korok - "Horrelakorik esateko ohiturarik ez dago gure etxean".

Hainbeste urtez lan egin duen Azpeitiako Ongi Etorri jatetxean elkartu da familia osoa Elbira Etxanizi omenaldia egiteko. Han zeuden bere neba-arrebak eta ilobetako asko, baita Kupela taldeko Angel Larrañaga ere. Zuhaitz Gurrutxagak jotako trikitixaren doinuan bertsoak abestu dizkiote Ariane eta Ehiarne bilobek amonari, asko maite dutela esateko. Elbira zur eta lur gelditu da, gertatzen ari zena ulertu ezinda hasiera batean. Ez zuen pentsatzen horrelakorik berari egingo ziotenik eta!

Azpeitiako Elbira Etxaniz protagonista duen "Asko Maite Zaitut" EiTB Nahieran dago osorik.