Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Omenaldia

Malkoak nagusi Bermeon, Gaizkaren eta Kontxiren omenaldian

Dantza taldea ez uzteko eskatu nahi izan diote bikoteari Alkartasuna taldeko kideek 'Asko Maite Zaitut' ETB1eko saioaren bidez.

8:34

Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak Gaizka San Pedro eta Kontxi Mujika omendu nahi izan ditu ETB1eko "Asko Maite Zaitut" saioaren bidez. Dantza taldean urteetan egindako lana eskertu nahi diote bikoteari eta, era berean, 40 urte badaramatzate ere, taldea ez dezatela utzi eskatu nahi izan diete.

Gaizka San Pedro Alkartasuna taldeko sortzaileetako bat izan zen. Kontxi Mujika, Gaizkaren bikotea, dantzari beteranoenetako bat da eta pisu handiko emakumea taldearen barruan. 40 urte inguru daramatzate biek Alkartasuna taldean eta lan horiek uztea pentsatzen hasita zeuden.

Taldekideek, Goiuri Bilbao eta Josu San Pedro (Gaizkaren anaia) buru dituztela, eskerrak eman nahi izan dizkiete urte hauetan denetan egindako lanagatik eta, mesedez, ez dezatela taldea utzi eskatu diete. Horrez gainera, Gaizkaren eta Kontxiren omenaldian lagun izan dituzte bikotearen semea (Gaizka), Bermeoko abesbatza Batirtze San Pedro (Gaizkaren arreba) buru dutela eta herriko erraldoiak. Bikotearen semeak, Gaizkak, duela urte batzuk utzi zion dantza egiteari, baina ekitaldi honetan Agurra egin du berriz ere, Alkartasunako gainerako dantzariekin batera.

Malkoak begietan dituztela hartu dute omenaldia Gaizkak eta Kontxik. "Hauek ez dagoz ondo!" izan dira euren lehen hitzak eta, noski, dantza taldean jarraituko dutela zin egin behar izan dute.

Gaizka eta Kontxi protagonista izan dituen "Asko Maite Zaitut" EiTB Nahieran dago osorik.