Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Omenaldia

Emozioz beteta hartu dute Juan Marik eta Blancak omenaldia

I.A. | EiTB

Venezuelatik etorritako Horacio Chacin suhiak omendu ditu Zarautzen, 'Asko Maite Zaitut' saioaren bidez.

11:50

Aizpurua gozotegian bizitza osoan lanean aritutako Juan Mari Aizpuruak eta Blanca Diezek bere suhiaren omenaldia jaso dute 'Asko Maite Zaitut' saioaren bidez.

Euren alaba, June, duela 16 urte Venezuelatik etorritako Horacio Chacinekin maitemindu zen. Familiak betiko gozotegi bat izanik, Juan Marik Horaciori lanbidea erakutsi eta etxean ondo baino hobeto hartu zuten. Hori dela eta, urte hauetan guztietan emandako laguntza hori eskertzeko, omenaldi berezia egin nahi izan die.

Junek gurasoak engainatu eta Zarauzko Musika plazara joateko konbentzitu ditu. Bertara heldu direnean, Juan Mari eta Blanca txalo artean hartu dituzte hainbat lagunek. Harrituta, lehenengo sorpresa hartu du bikoteak: Michael Jacksonen dantza bat, euren bilobaren eskutik.

Blancak eta Juan Marik begiak bustita hartu dute, eta orduan agertu da Zuhaitz, beste sorpresa berezi batekin: Atlantikoaren beste aldetik bidalitako mezu bat ekarri die. Horacioren familia ere omenaldira batu da, eta senidea hain ondo hartu izana eskertu dio bikoteari. Blanca eta Juan Mari, emozioz beteta, hitz batzuk esaten saiatu dira.

Azken sorpresa jaiaren amaiera girotzeko heldu da. Egan taldeko Xabier Saldias agertokira igo da, eta 'Behin batean Loiolan' kantarekin alaitu du omenaldia.