Itxi

Azpimarra

Azpimarra

Azpimarra

16:15ean

Kalakan taldea gonbidatu, gaur arratsaldean, 'Azpimarra' saioan

A.A. | EiTB

Euren disko eta DVD berriak aurkeztuko dituzte, eta zuzenean joko dute.

Kalakan musika taldeko kideak hartuko dituzte gaur arratsaldean 'Azpimarra' saioan, ETB1en, esku artean dituzten bi lan berriak, B aldeak diskoa eta Kalakan & Friends DVDa, aurkezteko.

Urte berriarekin batera argitaratu dituzten bi lan horien inguruko xehetasunak emango dituzte Thierry Biscaryk, Jamixel Bereauk eta Xan Errotabeherek ETB1eko arratsaldeko saioan, eta zuzenean abestuko dute.

Maddalen Iriartek, Iban Garatek eta Ilaski Serranok gidatzen dute 'Azpimarra' saioa astelehenetik ostiralera, 16:15etik 18:15era bitartean.

> bitartean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista