Sara Alonso

Sara Alonso

Sara
Sara
Adina: 17
Lekua:Aramaio
Sara Alonso

Oso txikitan sartu zen Sara musikaren munduan; zortzi urterekin abesbatza batean hasi zen eta geroztik aurrera egin du musikaren bidean. ETB1eko "Izarrak Kalean" musika-saioan parte hartu eta irabazi egin zuen.

Sararentzat abestea dena da; ikaragarri gozatzen du eta hori transmititzen saiatzen da. Entzuteko estilo guztiak gustatatzen zaizkio; abesteko, aldiz, nahiago ditu pop, rock eta country estiloak.

Bere ametsa musikan helburuak lortzen joatea da eta bide horretan ondo pasatzea.