Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:30ean

Euskal kortsarioen istorioak, gaur gauean 'Baskoniako Historia Bat' saioan

EiTB

Euskal kortsario ezagunenen ibilbideak eta haien erasotzeko taktikak azalduko ditu saioak, Alberto Santanaren eskutik.

0:20

Gaur gauean, 'Baskoniako Historia bat' saioak euskal kortsarioak izango ditu protagonista. Gure euskal arbasoen itsas bizitza gogoratu, eta, arrantzatik harago, itsasoan beste mota bateko ekintzak ere egiten zirela argituko du Alberto Santanak gidatzen duen saioak. Kortsarioek, gainera, auzokideen miresmena zuten eta dirutza handiak lortzen zituzten, bertako ekonomiaren motor garrantzitsu bihurtuz; izan ere, haien esku egon zen euskal herri edo hiri askoren oparotasuna. Donostiako portua, adibidez, Europan hoberen kontserbatzen den kortsario-portua da.

XVI. eta XIX. mendeen artean, euskal portuak babesleku bikainak izan ziren kortsarioentzat. Espainiako Erresumaren gerra egoera etengabea aprobetxatuz, etsaien itsasontziei erasotzen zieten, merkantziak bereganatuz.

Osteguneko saioak euskal kortsario ezagunenen ibilbideak errepasatuko ditu, haien erasotzeko taktikak eta armamentua aztertuz. Gainera, bizi zituzten arriskuak eta erasoetan lortzen zituzten irabaziak azalduko ditu. Euskal Herriko lurrak eta itsasoa zeharkatuz, kortsarioen ezkutalekuak topatu eta erasoak egiteko toki egokienak erakutsiko ditu 'Baskoniako Historia bat' saioak.

'Baskoniako Historia bat' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.