Itxi

boxeo izarrak

Gaur gauean

Jon Fernandezen borrokaldia, zuzenean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

Etxebarriko gaztearen berragerpena eskainiko dute Getxotik, ETB1en eta eitb.eus-en, 23:45etik aurrera.

  • Jon Fernandezen boxealaria. Argazkia: EFE

    Jon Fernandezen boxealaria. Argazkia: EFE

Gaur gauean Getxon egingo den boxeo-saioa emango du ETB1ek pilota partiden ostean, 'Boxeo Izarrak' saioan. Gainera, eitb.eus-en ere zuzenean izango da ikusgai, 23:45ak aldera. Lehenengo borrokaldia, Guillermo Rivero getxoztarrak eta Javier Fuentes madrildarrak egingo dute pisu superertainean (76 kg) . Norgehiagoka 6 asaltora izango da. Horren ondoren, Jon Fernandezek berragerpena eskainiko da. Zazpi hilabetez boxeatu gabe egon ondoren, Etxebarriko mutilak Juan Huertas panamarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Huertasek 14 borrokaldi irabazi ditu, bat galdu eta beste bat berdindu. Neurketa zortzi asaltora izango da.

Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek egingo dute emanaldiaren kontakizuna.