Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Zakua

Azpeitira joan da 'Burubero'ko 12.400 euroko zakua

Aitor Letamendia azpitiar gazteak irabazi du denboraldiko azken zakua.

8:20

'Burubero' saioak denboraldiko azken zakua banatu du. 12.400 euroko zakua irabazi du Aitor Letamendia lehiakide azpeitiarrak. Bere zortzigarren saioan, azken probara iritsi eta dirua eskuratzea lortu du.

Aitorrek 24 urte ditu eta Azpeitikoa da. Elektronika ikasi zuen eta enpresa batean egiten du lan. Kirola, zinema eta musika ditu gustuko; horren erakusle, Egurra eta kitto taldeko tronboi-jotzailea ere bada. Zakua irabazita, Australiara bidaiatzea gustatuko litzaioke. Eta orain badu aukera! Gainera, zakua irabazi duen arren, 'Burubero'n parte hartzen jarraituko du eta diru gehiago irabazteko aukera ere izango du.

Denboraldi osoan hamalau zaku banatu dira 'Burubero'n. 27.000 eurokoa da orain arte banatutako potoloena. Eta zakuez gain, beste hainbat sari ere banatu dira 'Burubero'n.

Gainera, datorren denboraldian sari gehiago banatzeko aukera izango da. 'Burubero' irailean berriz bueltatuko da eta!

ltatuko da eta!