Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

22:15ean

Musikari ugari, gaur, denboraldiko azken 'Burubero Fest' saioan

EITB

Maria Amolategi, Josune Arakistain Huntza taldeko abeslaria eta Antton Telleria Gazteako esataria izango dira gaurko atalean gonbidatuak.

0:26

Gaurko 'Burubero Fest' saioko lehiakide eta gonbidatu gehienek dute harreman zuzena musikarekin. Lanbidez txistularia den bat, bi abeslari ezagun eta irrati esatari ezagun bat ere izango dute platoan, denboraldiko azken atal honetan.

Oporrak gertu ditugu eta lehiakide eta gonbidatu fresko eta dibertigarriak izango dituzte. Jagoba Astiazaran zestoarra Maria Amolategiren laguntzarekin arituko da, Zarauzko Beñat Intxauspe izango da Josune Arakistain Huntzako abeslariarekin eta Antton Telleria Gazteako esataria ahaleginduko da Soiartze Salutregi deustuarrari sos batzuk irabazten laguntzen.

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, euskaraz jakitea, ondo pasatzeko gogoa edukitzea eta adinez nagusia izatea besterik ez da behar. Horrela bada, bidali datuak helbide honetara: burubero@eitb.eus.

'Burubero Fest' saioa 22:15etik aurrera izango da ikusgai gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.