Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00, ETB1en eta eitb.eus-en

Joseba Asironekin elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

A.A. | EiTB

Iruñeko alkatea hartuko du gonbidatu Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

Gaur, 'Egun On Euskadi' saioko elkarrizketaren tartean, Joseba Asiron Iruñeko alkatea hartuko dute. Foru erkidegoan, oro har, eta hiriburuan, zehazki, gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu berarekin Estepan Aldamiz-Etxebarriak.

Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan gai nagusiak, berriz, Garbiñe Biurrun, Antxon Karrera eta Niko Moreno solaskideekin aztertuko dituzte.

Egunero legez, Xabier Usabiaga izango du lagun Estepan Aldamiz-Etxebarriak albisteen kontakizuna egiteko.