Egun on Euskadi
09:00etan
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan
A.E.|EiTB
Xabier Riezu, Garbiñe Ubeda eta Felix Iriarte arituko dira solasaldian.
-
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB.
Gaur goizean, 'Egun On Euskadi' saioan, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak. Halaber, Xabier Riezuk, Garbiñe Ubedak eta Felix Iriartek hartuko dute parte solasaldirako mahaian.
'Egun On Euskadi' saioa 09:00etan dago ikusgai, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.