Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

EiTB Kultura

Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, 'EiTB Kultura'n

A,.E.

EiTB

Argitaratzear den diskoaren sormen prozesuaren inguruko erreportajea eskainiko da. Abenduan izango da entzungai euskal hiriburuetan.

Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren bide luzea erreportajea eskainiko du aste honetan 'EiTB Kultura' saioak. Argitaratzear den diskoa sortzeko prozesua jaso dute bertan. Abenduan izango dugu entzungai, zuzen-zuzenean, euskal hiriburuetan.

Zortzi lan ezagunen bertsioak eta hiru abesti berrik osatzen dute diskoa. Ken Zazpiren bertsio sinfonikoa da, eta iragana, oraina eta etorkizuna ditu hizpide. Pop-rock eta musika klasikoaren fusioa da, eta EOSen eta taldearen arteko bidaia luzearen fruitua izan da, Fernando Velazquez moldatzaile eta zuzendariaren eskutik. Horrekin eta Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko abeslariaren laguntzarekin jarraitu du prozesua 'EiTB Kultura' saioak.

Asteazken gauerdian ETB1en eta ostegun gauean ETB2n ikusgai izango den saioak zinema-estreinaldien errepasoa egingo du. Patxi Amezcuaren Séptimo filmari erreparatuko diote. Argentinako enpresa batek lagundu du ekoizten, eta lurralde hartan estreinatu dutenean, arrakasta handia izan du.

Nobedadeen artean, 'EiTB Kultura'k Zea Maysen Da diskoa izango du hizpide. Britainia Handian grabatutako lan hau Roberto Moso kazetariak komentatuko du.