Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Animazio-zinemaren egoera Euskadin, 'EITB Kultura Transit' saioan

A.H. | EITB

Sortzaileak atalak Iban Urizar Amorante musikariaren lana ezagutuko du.

Psiconautas pelikulak Goya sarietan lortutako arrakastaren abiapuntu hartuta, animazio-zinemak Euskadin duen egoera aztertuko du 'EiTB Kultura Transit' saioak. Besteak beste, zinema mota honek lortutako arrakastak eta jasandako zailtasunak aztertu, eta sortzaile nabarmenenen zein estreinatu diren azken pelikulen berri emango du.

Pedro Rivera Psiconautas pelikularen zuzendariarekin arituko da 'EiTB Kultura Transit' saioa, eta animazioa ez dela umeen gauza bakarrik azalduko du. Hala ere, badira umeei zuzendutako hainbat ekoizpen, adibidez, Dibulitoon ekoiztetxearen Teresa eta Galtzagorri pelikula eta Lotura films ekoiztetxearen Nur eta herensugearen tenplua. Horrez gain, Juanba Berastegiren lantaldearekin egongo dira, aurten izango duten erronkaren inguruan hitz egiteko: Euskal Herriko historiaren inguruko pelikula bat eta telesail bat egingo dute.

Sortzaileak atalean, bestalde, Iban Urizar, Amorante ezizenez ezagun egin den musikaria, izango dute protagonista. 2015ean hasi zuen bakarkako ibilbidea, baina aurretik hainbat taldetan aritutakoa da: Bizarra, Café Teatro, Andrakan, Rafa Rueda, Joseba Irazoki eta Lagunak…

Tronpeta da ondoen menderatzen duen musika-tresna. Amorantek, baina, gitarra, harmoniuma eta beste hamaika tresna jotzen ditu, sintetizadoreekin efektuak gehituaz eta bere ahotsarekin lagunduta. Elgoibarko Udal Bandaren entsegu-aretoan elkartu gara berarekin, bertan baitu Urizarrek Amoranteren esperimentazio txokoa ere.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

eta ETB2n.