Itxi

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen

Gaur, 22:20an

Matiasek Islandiara arrantzara joatea erabakiko du 'Eskamak Kentzen'en

Aldi berean, kontserba-lantegian argindarra joango zaie, eta generadore baten beharrean izango dira, arraina alferrik ez galtzeko.

1:05

'Eskamak Kentzen' telesaileko 11. atalean Matiasek Islandiara arrantzara joateko asmoa erakutsiko du, Elenaren gogoaren kontra. Aldi berean, Il Tre Velieri kontserba-lantegian argindarra joan egingo da, eta generadore bat beharko dute, arraina alferrik gal ez dadin.

Duela egun batzuk, eguraldi txarrarekin itsasoratu zen Matias. Istripua izan zuen, eta bere itsasontzia hondoratu egin zen. Beraz, orain lanerako beste moduren bat bilatu behar dago. Gainera, Elenarekin familia osatzea erabaki du, baina ezin dute haurrik izan, eta, lortu ahal izateko, tratamentu garesti bat egin beharko dute. Hori guztia kontuan hartuta, Islandiara arrantzara joatea erabakiko du. Elena, ordea, ez dago ados. Mutila urrunegi joango zaio, eta, gainera, oso ur arriskutsuetara.

Bien bitartean, Il Tre Velieri kontserba-lantegian argindarra joango zaie. Beste behin ere, Genaro egoera gaizto horren atzean dagoela pentsatuko dute. Teknikarien hitzetan, hainbat egunetan ezingo dute arazoa konpondu, eta, ondorioz, erositako arrain guztia galtzeko arriskua oso handia da. Beti bezala, neskak konponbide bila hasiko dira. Edozertarako gai dira, baita generadore bat lapurtzeko ere. Izan ere, kooperatibista egin zirenetik lege-hausteren bat edo beste egin behar izan dute! Ongi aterako ote zaie oraingoan jokaldia? Salbatuko ote dute arraina, eta lanean jarraitzeko modua bilatuko ote dute?

Azkenik, Itsasoren etxean zerbait arraroa gertatzen dela ohartuko da. Bihotzerako pilula batzuk aurkitu ditu, eta, beraz, norbait oso gaixo dago. Beste sekretu bat familian!

Kontserba-lantegiko nesken istorio eta komeria berriak asteartero izaten dira ikusgai, 22:20tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en. Halaber, orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran daude ikusgai.