X-matias-X

X-matias-X

Matias
Alberto Berzal
Matias

Matias arrantzalea da, itsasora lanera joandako herriko azken gazteetako bat. Aita hil zenean haren ontzia gidatzeko ardura hartu zuen, eta ontziko gainerako arrantzaleen errespetua irabazi du dagoeneko. Bere lanarekin, eta batik bat, itsasoarekin erabat maiteminduta dago, askatasuna ematen diolako.

Hamar urte baino gehiago daramatza Elenarekin eta, elkarrekin bizitzera joan direnean, Itsaso agertu da. Gaztetxoak zirenean Itsaso Matiasekin maiteminduta zegoen eta orain berriz ere maitemintzen hasiko da. Matiasek, berriz, gustuko du Itsasorekin jolas egitea, baina ez da ausartzen Elenarekin duen harremana mozten.