Itxi

Etb Kantxa

Gaur

Berasaluze II-Zubieta vs Xala-Merino I, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Gipuzkoa Basket-Cai Zaragoza, eta Italicako Krosa ere zuzenean eskainiko dira.

Pilota, saskibaloia eta atletismoa izango ditu ardatz Euskal Telebistaren gaurko kirol eskaintzak. Endesa Ligaren 17. jardunaldiari dagokion emanaldiarekin eta Binakako Txapelketako partidarekin batera, Italicako Krosa zuzenean eskainiko dira.

12:15ean hasiko da Gipuzkoa Basket eta Cai Zaragoza taldeen arteko saskibaloi norgehiagoka. ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da, Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Juan de la Vega esatarien eskutik.

Atletismo emanaldia ETB4n eta interneten izango da ikusgai, 13:30ean hasita. Sevillako Italicako Krosaren kontakizuna Juanan Legorburuk egingo du, Xabier Leibar lagun duela.

Ohi denez, 17:00etan zabalduko dute pilotari eskainitako 'ETB Kantxa' tartea ETB1ek eta eitb.eus-ek. Mungiako jaialdiaren barruan, Binakako Txapelketako Berasaluze II -Zubieta vs Xala-Merino I jokatuko da. Atarikoan, berriz, Rico IV-Larunbe eta Gorka-Larrinaga izango dira aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango ditugu berriemaile.

Pilotaren aurretik, 16:00etan, bezperan jokatutako aizkolarien binakako Eusko Label sariko jardunaldiaren ingurukoak ekarriko dizkigute ETB1era Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

Azkenik, 19:30etik aurrera Zeberio II-Barrenetxea IV vs Juaristi-Ion erremonte partida izango da ikusgai ETB4n. Iñigo Aiestaran izango dugu esatari, Manuel Arrizabalaga Matxin lagun duela.

Bestalde, 19:30ean hasiko den 'Gol Festa' saioan eguneko futbol laburpenak eskainiko dira, eta partida garrantzitsuenen analisia egingo du Mikel Olazabalek kirol erredakzioko beste hainbat kazetariren laguntzaz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista