Ekaitz Aierdi

Ekaitz Aierdi

Ekaitz
Aierdi
Adina: 42 urte
Lekua:Igorre
Ekaitz Aierdi

Arratiarra da, 42 urte ditu eta orain idazkari lanetan dagoen arren, gorputz-hezkuntzako irakaslea da Igorreko eskolan. Kirolari amorratua da, 20 urtez futbolean aritu izan da, eta egun, mendi lasterketak egiteaz gain, mendi bizikletan, mendiko duatloietan eta abenturako raid-etan aritzen da.

Ordenatua, burugogorra eta izaera gogorrekoa omen da Aierdi. Aurrez ez joatea eta bizkarretik ibiltzea gorrotatzen du, eta eztabaidetan arrazoia baldin badu, atzera pausorik ematen ez duen horietakoa da.