Itxi

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

22:30ean

Formigaldik Panticosara, gaur gauean, 'Gailurra Xtreme Perdido' saioan

A.E.| EiTB

Orain arteko etaparik gogorrena izango dute aurrean lehiakideek.

0:23

Gaur gauean, Formigalen hasi eta Panticosako bainuetxera joan beharko dute 'Gailurra Xtreme Perdido' saioko lehiakideek, orain arteko etaparik gogorrenean. Goi-mendietan sartuta daude azken etapetan, eta 30 kilometro eta 1.610 metroko desnibel positiboa egin beharko dituzte Aragoiko lurretan barrena.

Joan zen astean Zurizan hasi eta Candanchun amaitu zen etapak denetik izan zuen. Orkatilako arazoak direla eta, Manu Lasartek lasterketa bertan behera uztea erabaki zuen. Harekin zihoan lehiakideak, Urrutik, sekulako erlojupekoa egin behar izan zuen denbora barruan sartzeko, eta saria ere izan zuen azkena iritsi arren, beste lehiakide guztiek ez kanporatzea erabaki baitzuten.

'Gailurra Xtreme Perdido' 22:30ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.