Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrerapena - Azken atala

Haizeak eta Mikelek elkarrekin amaituko ote dute 'Go!azen'en?

A.A.

Uda amaitzen ari da, eta baita Basakabi udalekua ere. Azken atal honetan, ikasleek azken funtzioa prestatu behar dute, baina dena hankaz gora dago azken unean...

Uda amaitzera doa 'Go!azen' telesailaren azken atalean, eta, horrekin batera, baita Basakabiko udalekua ere. Oraingoz, baina, dena hankaz gora dago: Mikel berriz hartuko ote dute lanean? Haizeak eta Mikelek elkarrekin amaituko ote dute? Azken funtzioa egitea lortuko ote dute Zuzenek eta ikasleek?

Elenek ultimatuma eman zion Zuzeni aurreko atalean: Mikel lanean berriro hartu ezean, ez zuen azken funtzioan abestuko. Horrek hankaz gora utziko du Basakabiren 50. urteurreneko funtzioa. Ane erabat urduri dabil antolaketa lanekin. Gainera, kantaririk gabe, Zuzen ordezko baten bila hasiko da, baina desastre hutsak dira gainerako ikasleak, oso gaizki abesten dute, eta Zuzenek ez du lehendakariaren aurrean arriskurik hartu nahi.

Haizearen eta Mikelen arteko harremana ere hankaz gora dago. Haizea saiatu da harekin hitz egiten, baina honek ez dio telefonorik hartzen. Lortuko ote du Mikelek ulertzea benetan maite duela?

Maitasun istorioekin hasita, zer gertatuko da Iratirekin eta Peiorekin? Aurreko atalean musu eman zioten elkarri, eta ematen du bien artean harreman sakonagoa hastear daudela. Baina eztabaidan eta haserre amaitzen dutenez beti, batek daki!

Ikusi 'Go!azen' telesailaren atal berriak ostiralero, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en! Gainera, aurreko atal guztiak ere daude eskuragarri EiTB Nahieran atarian.