Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

CASTINGA!

'Go!azen'eko casting prozesuak zabalik jarraitzen du

EiTB

eitb.eus/goazen webgunearen bidez izena ematen eta bideoak igotzen jarraitu daiteke hurrengo egunetan.

1:43

Euskal Telebista eta Pausoka ekoiztetxea 'Go!azen telesailaren denboraldi berria prestatzen ari dira, eta lau pertsonaia gazteren papera egingo duten lau aktore berri behar dituzte. Lau pertsona horiek bilatzeko, castinga jarri zuten martxan 16 eta 22 urte arteko neska-mutilentzat, eta bertan parte hartu nahi dutenek eitb.eus/goazen webgunera bideo igo edo izena emateko eskatzen dute.

Azken egun hauetan aurrez aurreko hainbat proba egin badira ere, casting prozesua ez da amaitu oraindik eta aktore izan nahi duten guztiek izena eman edota bideoa igo dezakete hurrengo egunetan ere. Bi bide daude horretarako:

Igo zure bideoa

Castingean parte hartzeko, zure bideo bat igo behar duzu eitb.eus/goazen helbidera. Bideo bat edo gehiago igo ditzakezu, euskaraz aktore lanak egiteko duzun gaitasuna erakusteko. Zeure burua euskaraz aurkeztu, dantzatu, abestu eta interpretazio saio txiki bat egin beharko duzu bertan.

Bideoak formatu hauetan bidali ahal dira: .mov, .mpeg4, .avi, .wmv, .mpegps, .flv, .3gp eta .webm. Iraupen mugarik ez dago, baina kontuan hartu zenbat eta bideo luzeago eta astunagoak izan, denbora gehiago beharko duela igotzeko (Interneteko konexioaren arabera, betiere).

Eman izena

Bideoa igotzen ausartzen ez bazara, edo denborarik ez baduzu, beste aukera bat ere baduzu. Utz itzazu zure datuak formulario honetan. Izena ematen dutenei telefonoz deituko diete aurrez aurreko castingetan parte hartzeko.

Izena emandako pertsona hauekin kontaktuan jartzen dira telesaileko arduradunak, aurrez aurreko probetan parte hartzeko edota bideo bat bidaltzeko eskatuz.

Horrela bada, hasita dago 'Go!azen' telesaileko pertsonaietako bat lortzeko hautaketa prozesua.