X

Irratia zuzenean

Goazen%20ETB1:%20Basakabi%20udalekuetako%20istorioak%20%20|%20EiTB%20Go!azen

Go!azen

'Go!azen dantzatu eta abestera' ikuskizuna non eta noiz 2017ko udan

Go!azen

Udako ikuskizunak

'Go!azen dantzatu eta abestera' ikuskizuna herriz herri dabil

A.A. | EiTB

2017/08/14

'Go!azen' telesaileko aktoreak hainbat herritako festetan dabiltza, gazteak abestera eta dantzatzera gonbidatzeko.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

"Go!azen" telesaileko aktoreak herriz herri dabiltza uda honetan Go!azen dantzatu eta abestera ikuskizunarekin. Hainbat herritako festetara joaten ari dira gazteak dantzatzera eta abestera gonbidatuz.

Hementxe dituzue datozen ikuskizunen datak eta lekuak:

Abuztuaren 16an, Zarautzeko Malekoiean, arratsaldeko 19:30ean.

Abuztuaren 26an, Bilboko abandoibarran, arratsaldeko 19:00ean.

Abuztuaren 27an, Elgoibarren (ordua zehazteke).

Irailaren 3an, Trapagaraneko Barranko eremuan (ordua zehazteke).

Irailaren 8an, Ugao-Miraballeseko enparantzan, arratsaldeko 18:30ean.

Irailaren 14an, Bermeoko Lamera parkean, arratsaldeko 20:00ean.

Urriaren 8an, Portugaleteko San Rogue / Zubialde plazan, arratsaldeko 18:00ean.

Urriaren 20an, Orioko Zaragueta Herri Eskolan, arratsaldez.

Urriaren 21ean, Irurtzungo kiroldegian, arratsaldeko 17:00 / 18:00ak aldera.

Urriaren 22an, Arrigorriagan (lekua eta ordua zehazteke).

Abenduaren 2an, Zaldibarren, arratsaldeko 19:00ean.

Informazio gehiago jakiteko; Glu Glu ekoiztetxearen webgunean dago argitaratua.

Euskal gazteek "Go!azen" telesaileko abestiak dantzatu eta abesteko aukera izango dute ekitaldi honekin. Telesaileko aktoreetako batzuen laguntzaz, bi koreografia ikasiko dituzte bertaratzen diren neska-mutilek. Ondoren, berriz, karaokea izango da, eta joan zen denboraldiko abestiak kantatzeko aukera izango dute, aktoreen laguntzarekin beti.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Pintxo & Pote Mikel Elizegi eta Asier Hormaza pintxoz pintxo Pintxo & Pote
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena