Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Azken castinga

'Go!azen Basakabira' saioaren azken atala, gaur, 21:00etan

EITB

Azken pertsonaia berria ezagutzeko aukera izango dute ikusleek, Julen.

0:25

Gaur gauean, 'Go!azen Basakabira' saioaren azken atalean, Julen ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, gazte ausart eta txantxazalea. Euskal Herriko mutil asko aurkeztu dira casting-era eta ez da erraza izan hiru finalistak aukeratzea.

Azkenean Iñaki Torralbo, Beñat Iturbe eta Josu Iriarte aukeratu zituzten Ylenia Baglietto, Alex Sardui eta Ainhoa Aierbek. Oraingo honetan, aukeraketak zailtasun handiago bat izango du, Beñat Iturbe belauna hautsita zuela aurkeztu baitzen castingera eta epaileek bere gaitasuna antzeman beharko dute ikusi baino gehiago.

Gaurko atala casting prozesuko azkena izango da, datorren astetik aurrera (azaroaren 3an) 'Go!azen' telesailaren denboraldi berria hasiko baita.

'Go!azen Basakabira' saioaren azken tala gaur izango da ikusgai 21:00etatik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.