Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Asteartean

Ylenia Baglietto eta Eneko Sagardoi, 'Goenzale'ren bigarren atalean

A.A.

Erredakzioa

'Goenkale'n Eiderren eta Said turkiarraren paperak egiten dituzten bi aktoreak izango ditugu gonbidatu, jarraitzaileen galderak erantzunez.

  • Ylenia Baglietto (Eider) eta Eneko Sagardoi (Said) | Goenkale

    Ylenia Baglietto (Eider) eta Eneko Sagardoi (Said)

Ylenia Baglietto eta Eneko Sagardoi, hau da, "Goenkale"n Eiderren eta Said turkiarraren paperak jokatzen dituzten bi aktoreak, izango ditu gonbidatu "Goenzale" saioa gaur gauean eskainiko den bigarren saioan. Euren pertsonaiei, bizi duten harremanari eta telesailari buruz hitz egiteaz gainera, goenzaleek, telesailaren jarraitzaileek, egindako galderei erantzungo diete.

Eider "Goenkale" telesaileko gazte gotikoa da. Beti beltzez jantzita, ilea harro jarrita eta ezpain gorriekin ikusten dugu. "Goenzale"n, ordea, Ylenia Baglietto benetan den bezalakoa ikusteko aukera izango dugu. Eta berdin Eneko Sagardoiri dagokionez; Said gazte turkiarraren papera egiten du, baina berez, bere hizkerak ez dauka telesailekoarekin inolako antzik.

Eiderren eta Saiden arteko maitasun harremana izango dute bi aktore hauek hizpideetako bat. Maitasun eszena baten bat grabatzea tokatu zaie eta nola sentitu diren jakingo dugu. Horrez gainera, Europako bigarren telesail zaharrena denaren beste hainbat txutxumutxu eta eszena esklusiboren bat ere ikusi ahal izango ditugu. Eta noski, jendeak Twitter, Facebook, e-posta edota Goenkaleko webgunearen bidez egindako galderak ere erantzungo dituzte.

"Goenzale"rekin zita gaueko 23:15ean izango da eitb.com-en eta ETB-3n.