Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Gaur

'Goenkale' Ken Zazpi taldearen kontzertuan, Euskalduna Jauregian

A.A.

EiTB

Taldeak EOSarekin emandako kontzertuaz gozatuko dute Aliziak (Tessa Andonegi) eta Axunek (Karmele Larrinaga).

Astearteko 'Goenkale' telesailaren atalean, Alizia (Tessa Andonegi) eta Axun (Karmele Larrinaga) Bilbora doaz egun-pasa eta hiriko lekurik ezagunenak bisitatuko dituzte. Umore onez argazkiak egingo dituzte Guggenheim aurreko Puppy ospetsuan eta tranbian.

Hainbat gorabehera bizi ondoren, eta eguna ezin hobeto bukatzeko, Euskalduna Jauregira joko dute Ken Zazpi taldearen eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuarekin gozatzera.

'Goenkale' asteartean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.