Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

AURRERAPENA

Jagobaren maitalea Izaskun dela jakingo du Arantzak, 'Goenkale'n

EITB. EUS

EITB

Etxean afaltzeko gonbita egingo dio Arantzak Izaskuni, eta azken honek jantzita daramatzan belarritakoek giltza emango diote. Gainera, Olaiaren benetako aurpegia ezagutuko du Paskalek.

1:04

'Goenkale' telesailaren gaurko atalean, Izaskunek desengainua hartuko du Jagobarekin; izan ere, bikotekideak aldi berean uztea erabaki zuten, baina Jagobak ez du bere hitza bete. Gainera, etxera afaltzera gonbidatu du Arantzak Izaskun, Igor utzi duela jakin baitu. Hain zuzen ere, afarian jakingo du Arantzak Jagobaren maitalea Izaskun dela.

Taniak eta Hodeik elkar maite dute eta zoriontsuak dira, azkenean. Familiari ez diote ezer esango, baina Landerrek zerbaiten susmoa du. Bestalde, Fatimak Endikarekin izandako harremana ezkutatzen du, ez baitu Alaznek jakiterik nahi. Julian ere Joellerengana hurbiltzen saiatuko da.

Oliver (neba) atxilotu dutela jakingo du Lupek, eta Oliverrek agur esango dio Mireiari, espetxean sartu aurretik.

Bestalde, Paskalek Arantzari eskainiko dio botika saltzea. Olaiak oso txarto hartuko du albistea, eta orduan konturatuko da Paskal bere bikotekidea benetan nolakoa den.

Astelehenetan, ez galdu 'Goenkale', 22:25etik aurrera, ETB1n, eta, zuzenean, eitb.eus-en.