Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Itziar Ituñori elkarrizketa, gaurko 'Gure Kasa'n

EITB

Aktorearen ibilbidea errepasatuko dute eta hainbat sorpresa prestatuko dizkiote.

  • Itziar Ituño Gure Kasan

    Itziar Ituño Gure Kasan

Itziar Ituño aktore ezaguna izango dute gaur ETB1eko 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Bai telebista zein zinema, antzerki, dantza eta musika munduan izandako ibilbideaz galdetuko diote, eta, gainera, hainbat sorpresa prestatuko dizkiote.

Halaber, Iban García youtuberrak esperimentu bitxia egin du bere etxeko bainuontzian.

Amaitzeko, Ekhi Arrieta talentu-bilatzaileak sekulako aurkikuntza egin du: Juan Mari Otazo gonbidatu du platora, yo-yoarekin sekulakoak egiten dituen mutila.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.