Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Martxelo Otamendi, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan

EITB

Gainera, 'Bago!az' saioko coachek erronka berria jarriko diote 'Gure Kasa'ri: Onintza Enbeitak 'A quién le importa' Alaskaren kanta ezaguna abestu beharko du.

Gaur, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria izango dute 'Gure Kasa' saioan gonbidatu, Euskal Herriko kazetaritzaren erreferente nagusienetakoa.

Gainera, Maddalen Arzallus bertsolariak abestiak zaintzen aritu da Zumaian, besteak beste, Jon Maia bertsolariarekin. Maddalen gitarrarekin etorriko da platora eta kantuan arituko dira denak. Gainera, Jon Astiazaran sagardo-adituak leku oso berezia erakutsiko du, eta Iban Garcia youtuberra kalera atera eta kamera ezkutuko bromak egingo dizkio jendeari.

Bestalde, astero bezala, 'Bago!az' saioko coachek erronka jarri diote 'Gure Kasa'ri. Gaurkoan, Onintza Enbeitak Alaska imitatu beharko du bere abestirik ezagunenetakoarekin, 'A quién le importa'.

'Gure Kasa' gaur izango da ikusgai, 21:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea