Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

A las 21:30

Toti Martinez de Lezeari elkarrizketa, gaur gaueko 'Gure Kasa'n

EITB

Horrez gain, Maddalen Arzalus Larrabetzura joango da 'Hitzen zaindaria' atala egitera, eta Iban Garciak bere Youtubeko lehengo bideoak erakutsiko ditu esklusiban.

  • Toti Martinez de Lezea idazlea. Argazkia: EiTB.

    Toti Martinez de Lezea idazlea. Argazkia: EiTB.

Toti Martinez de Lezea, Euskal Herriko idazlerik onenetakoa, izango dute gaur 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Programara etortzeko eskatu ziotenean, gidoia originala izan zedin eskatu zuen, eta horregatik, 'Gure Kasa'ko lantaldea ipuinetako programa magiko bat egiten saiatuko da.

Toti Gasteizekoa da, baina Larrabetzun bizi da, Bizkaian. Bertako euskara aztertzera joango da Maddalen Arzallus Hitzen zaindaria.

Upategien atala ere izango dute. Mikel Garaizabal Bizkaian izango da oraingoan, Gernikako Itsasmendi txakolindegian.

Amaitzeko, Iban Garciaren Youtubeko lehenengo bideoak ikusiko ditugu esklusiban. Internetetik ezabatuta daudenak.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista