Itxi

Gutariko Bat

Gutariko Bat

Gutariko Bat

Estreinaldia

'Gutariko Bat' saio berriaren estreinaldia, gaur, ETB1en

A.H.| EITB

Reyes Prados kazetariak gure ohiturak beste ikuspegi batetik erakutsiko dizkigu, eta baserriaren bizitza ezagutu, eta arrauna eta herri kirolen munduetan murgilduko da.

0:18

Euskal Telebistak 'Gutariko Bat' saioa estreinatuko du gaur gauean. Bertan, gure herria beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera izango dugu Reyes Prados aurkezlearen eskutik. Euskal Herrian barrena ibiliko da Reyes, gure ohiturak bertatik bertara ondo ulertzeko. Helburu horrekin, egunerokoan egiten ez dituen hainbat lan eta jarduera ere gertutik biziko ditu.

Aparteko laguntzaile eta adituak izango ditu bidelagun saio bakoitzean, jorratuko den arlo bakoitzaren berezitasunak eta egikerak erakusteko. Azken batean, Euskal Herriko gizarte eta kulturari buruzko ikerketa praktikoa egingo du, hiru arloren inguruan: baserria, arrauna eta herri kirolak.

Lehenengo atala, baserria

Gaur eskainiko du ETB1ek 'Gutariko bat' saioaren estreinaldia 22:15etik aurrera. Reyesek baserritarra izan nahi du eta, bizimodu hori ezagutzeko asmoz, hainbat animaliarekin lanean aritu da.

Behi, ardi, asto eta zezenekin lanean ibiliko da egunsentitik gauera arte. Besteak beste, zamak altxatu eta behiak eta ardiak jetziko ditu, eta lan gogorra dela ohartuko da.

Baserriaren munduak, gainera, xarma ere badu, eta edertasun lehiaketa batean izango da behiak prestatzen: dutxatu, orraztu... Behiek, ederrago egoteko ile-apaintzaileen laguntza izaten dute.

'Gutariko Bat' asteartean eskainiko da 22:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista