Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Audientzia

Harrera bikaina izan zuen igandeko 'Herri Txiki'k

EITB

Sunbillako atalak %9,9ko audientzia zatia lortu zuen euskaldunen artean, eta 139.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

  • 'Herri Txiki, Infernu Handi', Sunbillan. Argazkia: EiTB

    'Herri Txiki, Infernu Handi', Sunbillan. Argazkia: EiTB

Igande honetako 'Herri txiki, Infernu Handi' saioak audientziaren harrera oso ona izan zuen. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Nafarroako Sunbilla herria ezagutu zuten, bertako auzokideen laguntzarekin. Saioak %4,7ko audientzia zatia lortu zuen, euskaldunen artean %9,9koa lortuz. Horrez gain, 139.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Igandero ETB1en ikusgai den saioak datu esanguratsuak lortu ditu denboraldi honetan; bataz beste, %8,2ko audientzia zatia izan du euskaldunen artean eta 124.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.