X

Irratia zuzenean

Mikel%20Pagadi%20eta%20Zuhaitz%20Gurrutxaga%20Euskal%20Herriko%20herri%20txikietan%20barrena

Herri txiki Infernu handi

‘Herri Txiki, Infernu Handi’ bueltan da igande honetan

Herri txiki Infernu handi

4. denboraldia

'Herri Txiki, Infernu Handi’ bueltan da gaur gauean

EITB

2017/10/08

Euskal Herriko bazter guztietako herri txikiak ezagutzen ikusiko ditugu Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga. Lehen atalean, Elizondon arituko dira.

0:21
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Laugarren denboraldiari ekingo dio gaur, urriak 8, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioak. Euskal Herriko bazter guztietako herri txikiak ezagutzen ikusiko ditugu berriro ere Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi.

Lehen atalean Elizondon arituko dira, Nafarroako Baztan udalerrian kokatutako herrian. Datozen asteetan ordea honako herri hauek ere bisitatuko dituzte Zuhaitzek eta Pagadik: Eskoriatza (Gipuzkoa), Imotz (Nafarroa), Asparrena (Araba), Igorre (Bizkaia), Ormaiztegi (Gipuzkoa) edota Izaba (Nafarroa).

Oporretatik bueltan Pagadik eta Zuhaitzek hegazkin batetik egin beharko dute salto Elizondora iristeko. Bertan, beti bezala, herritar desberdinak ezagutzen joango dira.

Hasteko, Pagadik Julio Perugorria ezagutuko du, Rubiken kuboa osatzen Espainiako errekorra duen mutila. Bestetik, Elizondon kokatutako Gorramendiko base militar amerikarraren berri izango du Mikelek, eta baita iratze-metak egiten dituzten azken baserritarren berri ere. Elizondoko Beartzun auzoan pertsona berezi bat ezagutuko du: Maria Eugenia Maiora. Urteetan auzotik apenas atera gabe nola bizi izan den kontatuko dio Maria Eugeniak, eta gaur egun pairatzen duen "konkursopatia" izeneko gaitzaren berri emango dio.

Zuhaitzek, aldiz, eguna herriko denda bitxi batean hasiko du: Fantxike dendan. Bertan denetik aurkitu daiteke, baina dendan gehien saltzen dena zer den kontatuz harrituko gaitu Juana Marik, bertako nagusiak. Isidrok 40 urtez Mexikon bizitako esperientziak kontatuko dizkio Gurrutxagari, eta Jesusek ordea bere kotxe barruan denbora nola pasatzen duen ere erakutsiko dio. Parez pare dauden bi negozioren arteko berezitasuna ezagutuko du Zuhaitzek, eta Baztango trilogiaren bertsio berri bat deskubrituko du Elizondoko kaleetan.

Hauek eta lagun gehiago ezagutuko dituzte Elizondon 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren denboraldi berriaren estreinaldian. Igande honetan, urriak 8, 22:00etan, ETB1en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena