Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00ean

Mendata, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EITB

Busturialdeko herri honetara Cadillac batean iritsiko dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga.

0:25

'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Mendatan (Bizkaia) izango dira gaur Zuhaitz eta Pagadi. Busturialdeko herri kozkor horretara AEBetako Cadillac auto batean iritsiko dira. Film estatubatuarren gisara, misio berri bat izango dute aurretik: Herri Txiki special investigation.

Zuhaitzek Olga ezagutuko du lehendabizi. Olga iturgintza enpresa bateko bulego lanetan aritzen da egunero. Etxeko gela batean du atondua bere bulegoa. Lantokia eta etxebizitza, eraikin berean. Lana eta bizimodua bereizteko, baina, makina bat komeria izaten ditu. Horregatik, hau da Olgaren erabakia: bulegoan badago, lanerako dotore janzten da. Bulegotik etxebizitzara zerbait egitera irten behar balu, jantziak aldatzen ditu. Egunean aurrera eginda Pilar ezagutuko du Zuhaitzek. Pilarri energia dario. Neurrigabe. Eta energia horren lekuko izango da Zuhaitz. Bere 72 urteekin egunero kilometro andana egiten ditu oinez, eta gero bizikleta estatikoaren gainean pausatzen da ia ordubetez. Zuhaitz, gainera, ez da Pilarren etxetik sabel hutsik irtengo, alimaleko otordua janaraziko baitio. Rufinaren eskutik, berriz, Gernikako bonbardaketaren samina ezagutuko du Zuhaitzek. Rufina Mendatako emakumerik adinduena da. 90 urte beteak ditu eta bonbardaketaren unean 11 urte besterik ez zituen arren, ondo gogoan du garai hartako sarraskia. Eguna bukatzeko, Maria Eugenia eta Estanis ezagutuko ditu Zuhaitzek, Gernikako erromeria batean elkar ezagutu zutenetik, dantzan egiteari utzi ez dion bikotea.

Pagadik, bestalde, Mendatako elizaren misterioak argitzen hasiko du eguna. Duela hainbat urte, tximista batek Mendatako eliza astindu zuen. Tximistak amabirjina baten figura kiskali zuen eta geroztik, antza, herritarrak ez dira amabirjina aldatzera ausartzen. Josu bizilagunak emango dizkio Pagadiri xehetasun guztiak. Elizako inguruetan segituta, Jose Javier ezagutuko du Pagadik, Mendatako abadea. Istorio bitxia du atzean Jose Javierrek, 50 urte eman baititu mezak eman eta misiolari lanetan, non eta Japonian! Mezak lau hizkuntzatan ematen zituen eta Euskal Herrira itzuli denean, noizbait, japonierazko mezak ere eman izan ditu Mendatan. Danielen eskutik, herriko bitxikeria baten berri jakingo du Pagadik: Lolita Flores Marbellan ezkontzeaz gain, Mendatan ere ezkondu zen. Edo, tira, hobeto esateko... Lolitaren ezkontzaren parodia egin zuten Mendatan. Garaiko prentsa arrosan sekulako oihartzuna izan zuen Mendatako barrabaskeriak. Eguna bukatzeko, Sebe ezagutuko du Pagadik, bizitzaren zati handi bat Ameriketako Estatu Batuetan igaro duen herritarra. Sebek Pokemonak ehizatzea maite du. Mugikorra erabiltzen du horretarako. Horretaz gain, baina, AEBetako txokolatea dastatzea maite du.

'Herri Txiki, Infernu Handi' gaur izango da ikusgai 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.