Itxi

Hi, Selfie!

Hi, Selfie!

Hi, Selfie!

22:15ean

Donostian izango da 'Hi, Selfie!' saioa gaur gauean

A.E.|EiTB

Bilboko Apaintzaileak eta Gasteizko Unibertsolariak arituko dira nor baino nor gehiago.

0:24

Gau frenetikoa eta zirraragarria pasatzeko aukera izango da gaur 'Hi, Selfie!' lehiaketarekin. Donostiako kaleetan barrena ibiliko dira ziztu bizian lehiakideak, elkar ezagutzen ez duten bi talde aurrez aurre: Bilboko Apaintzaileak eta Gasteizko Unibertsolariak, Gipuzkoako hiriburuko kale eta toki ezagunenetan zehar selfie bitxienak, zailenak eta originalenak egiten. Denak Julian Iantziren aginduetara, berak bidalitako argazkiak ahalik eta hobekien errepikatzen.

Eta azken txanpan, lanik dibertigarriena eta latzena burutu beharko dute: Julian Iantzi bera aurkitu!. Jokoan, 1.000 euroko sari potoloa izango dute lehiakideek.

Ostegun gauetan, 22:15ean, izaten da ikusgai 'Hi, Selfie!' ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.