Itxi

Hi, Selfie!

Hi, Selfie!

Hi, Selfie!

Castinga

'Hi, Selfie!' saioan parte hartu nahi?

eitb.eus

EITB

Barre pila bat egin, ongi pasatu eta diru pixka bat irabazteko aukera izango duzu. Parte hartu nahi baduzu, idatzi selfie@eitb.eus helbidera.

Ongi pasatu, barre egin eta diru pixka bat irabazi nahi duzu? Hartu parte Julian Iantzik ETB1en aurkezten duen 'Hi, selfie!' lehiaketan.

Bi lehiakidez osatutako taldeak behar ditugu! Bi talde aurrez aurre arituko dira, Euskal Herriko toki ezagunenetan selfie bitxi, zail eta zirraragarrienak egiten. Onena egiten duenak irabaziko du saria, eta 1.200 euro eskura ditzakezu!

Beraz, selfieak eginez ongi pasatu eta diru mordoxka bat irabazi nahi baduzu, bila ezazu taldekide bat eta idatzi selfie@eitb.eus helbidera zuen datuak emateko. Anima zaitez!

 

OHARRA: Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna K2000 ekoiztetxea da (IFK: A 48175681. Egoitza: Errekalde Auzoa, 48960 Galdakao. Telefonoa:  944 57 00 00). Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo beharko da. Horretarako, eskariarekin batera, NAN agiriaren kopia bat bidali behar da helbide honetara: Info@k2000.com

b>