Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Bertsolaritza

Amurrioko finalaurrekoa zuzenean eta 'Hitzetik Hortzera', gaur, ETB4n eta ETB1en

A.E.|EiTB

Zuzenean eskainiko da Txapelketa Nagusiko Amurrioko saioa ETB4n eta eitb.eus atarian. 'Hitzetik Hortzera'n pasa den igandean Durangon jokatutako saioko bertsoaldi onenak izango dira.

Gaur, Amurrion jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren finalaurrekoa, bigarren itzuliko lehena. Han izango dira kantuan Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.

Saioa zuzenean eskainiko da ETB4n eta eitb.eus atarian 16:55etik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.

'Hitzetik Hortzera'n, Durangoko bertso onenak

Pasa den igandean Durangon jokatu zen laugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena. Han izan ziren kantuan Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza Miren Artetxe eta Oihana Iguaran. Bertsoaldi onenak eskainiko dira 'Hitzetik Hortzera'n, 15:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.