Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Bere bideari ekingo dio berriro 'Hitzetik Hortzera'k gaur

A.E.|EiTB

Edurne Azkarate 'Aulki-jokoa' saioaren aurkezlea elkarrizketatuko dute.

Txapelketa Nagusia atzean utzita, gaur, urtarrilak 7, itzuliko da 'Hitzetik Hortzera' ohiko formatuan. Bertsolarien jarduna ez da geratuko, eta plazaz plaza egiten duten lana biltzen eta bertsozaleei eskaintzen jarraituko dute igandero apirilera arte. Aurreko denboraldian bezala, gonbidatu bat izango du atal bakoitzak. Diziplina ezberdinetan dabiltzan hainbat lagunek bertsolaritza nola bizi duten ezagutuko dugu. Kirolariak, idazleak, aurkezleak, aktoreak... gonbidatuko dituzte.

Lehen atalean, aktorea eta telebistako aurkezlea den Edurne Azkarate egongo da 'Hitzetik Hortzera' saioan gonbidatu bezala. Astelehenetako 'Aulki-jokoa' telebista-saioaren aurpegia izan da Edurne Azkarate, eta bera hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Bertsoei dagokienez, abendu amaieran Elgoibarren, Aretxabaletan eta Hernanin egindako jaialdietako bertso onenak ekarriko dituzte.

'Hitzetik Hortzera' 15:00etan dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.