Itxi

Izan Invictus

Izan Invictus

Izan Invictus

Saio berria

Mila esker 'Izan Invictus'en castingetan parte hartu duzuenoi!

A.A. | EITB

Ehunka pertsona apuntatu dira ETB1en udazkenean emango den reality berrira bai castingetarako datuak emanez, baita bideoak bidaliz ere. Mila esker guztioi!

'Izan Invictus' saio berriko lantaldea buru-belarri ari da produkzio lanetan udazkenean reality honetako lehen atalak eskaini ahal izateko. Lehiakideak aukeratzeko fasea amaitu berritan, mila esker castingetan parte hartu duzuen guztioi!

Saioaren helburua munduko oztopo lasterketa latzerako prestatzea izango da, eta, zergatik ez, baita irabaztea ere. Lasterketaren filosofiaren arabera, edonork parte har dezake bertan, kirolari izan edo ez izan. Jomuga oztopo lasterketako 10 kilometro eta 80 oztopoak gainditzea da. Horretarako, 8 asteko entrenamendu gogorra pasatu beharko dute lehiakideek, "Burdinazko sarjentua"ren eta horren entrenatzaile taldearen aginduetara. Saioan, hainbat oztopo lasterketa egin beharko dituzte aurrera egiten duten lehiakideek.

Halaber, elkarbizitzak zeresan handia izango du; beraz, bakoitzak dituen beldurrak eta gabeziak gainditzea ez da nahikoa izango aurrera jarraitzeko. Entrenamentuetan lan egitea ezinbestekoa izateaz gain, lehiakideen arteko proba ikusgarriek ere tarte handia izango dute saio bakoitzean.

Finalera begira, bi hilabete lehenago hutsetik hasi ziren gutxi batzuek nazioarteko lasterketa batean parte hartzeko erronka handia izango dute. Sailkapen onena lortzen duena "menderakaitz" bihurtuko da.

 

p>