X

Irratia zuzenean

Oztopo%20lasterketarako%20entrenatzen%20duen%20reality%20saioa%20|%20%20EiTB%20Izan%20Invictus

Izan Invictus

4. atalaren laburpena: Matxinadak ez du Zamor salbatu 'Izan Invictus'en

Izan Invictus

4. atalaren laburpena

Matxinadak ez du Zamor salbatu 'Izan Invictus'en

2017/10/19

Gontzalek erakustaldia eman du azken proban, eta Eyerren ere salbatu egin da. Taldeen arteko desafioan joko zikina izan da nagusi.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Algortako breakerrak ederki asko definitu du bere egoera "Izan Invictus"en 4. atalean: "Egon naiz mazo palurdo". Horrelaxe sentitu da desafioan bertigoagatik huts egin eta gero; ondoezak duelu ostean harrapatu duela ere argi dago, modu horretan amore emateak ez baitio inori onik egiten. Baina lehia gogorra da, benetan gogorra, Eyerrenen besoa ikustea besterik ez dago. Nafarrak bizia ere uzteko prest zegoela erakutsi du Leitzarango ur hotzetako dueluan, jokoan jarraitu nahi zuen Gontzalen erakustaldia berdintzea ezinezkoa zela jakin arren, eta lanak bere emaitza eman du.

Talde lanean huts egiteak ondorio latzak ditu, eta lehian hanka sartu ondoren saioaren aurkako matxinada piztea ez da konponbidea. Egin beharrekoa sare gainean egin behar zen eta hor Sudupek ez du asmatu, hortxe egon da koska.

Joko benetan zikina erakutsi dute Sudupek eta Ismak sare gainean, inork ez baitzuen nahi Leitzaranek gordetzen zuen saritik ezer: gau heze, euritsu eta hotza. Biek ahalegin handiak egin dituzte aurkarien lanak oztopatzeko, sare gainean borroka handi bat sortzeraino. Isma Mateo entrenatzailea gogor azaldu da bi taldeen artean ikusi duen kiroltasun ezagatik atsekabetuta.

Trikimailuak trikimailu, gorriek altxa dute garaikurra sare gaineko desafioan eta pozik hartu dute etxerako bidea hamaiketako ederra jan ondoren. Urdinak, berriz, euripean, hoztuta eta Leitzaranen gaua pasatzeko gogo gutxirekin.

Galtzaileen tokian egoteko arrazoi nagusia Sudupek desafiorako egindako aukeraketa okerrean egon da. Nekane bezalako taldekide lehiatsuak kanpoan uzteak ondorio kaltegarriak izan ditu. Gainera, Zamorrek altueratan zorabiatu egiten dela aitortu du, eta horrek asko atzeratu du urdinen martxa.

Bat gutxiagorekin lehiatuko dira urdinak datorren desafioan. Jokorako, Alexen taldeak Larrea aukeratu du talde gorritik eta gorriek Itziar hautatu dute talde urdinetik. Zertarako? Hurrengo atalean ikusiko dugu!

Ez ezazu galdu "Izan Invictus", asteazkenetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, orain arte emandako atalak EiTB Nahieranen ikus ditzakezu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena