Itxi

Itsasontzi baten

Itsasontzi baten

Itsasontzi baten

Euskal kostaldea

Lapurdiko kostaldea ezagutuko du, gaur, 'Itsasontzi Baten' saioak

EITB

Baionan, Biarritzen, Donibane Lohizunen eta Hendaian izango dira Maitena Salinas eta Ibon Gaztañazpi 22:00etan hasiko den saioan.

0:22

Hamaika istorio biziko dituzte Maitena Salinasek eta Ibon Gaztañazpik aste honetako 'Itsasontzi Baten' saioan. Lapurdin barrena egongo dira gure protagonistak, bertako herrietan oraindik dirauen itsasoarekiko harremana biziz.

Baionan ekingo diote bideari, bertako jai giroan murgilduta. Zapi gorria jantzi eta kalez kale ibiliko da Ibon. Maitena, bitartean, Olivière-ekin izokin arrantzan ibiliko da. Surf solidarioaz mintzatuko zaigu Iban, bere gobernuz kanpoko erakundeak munduan egiten dituen ekintzak azalduz.

Pilartxo hartu eta Biarritzera martxa hartuko dute. Bertan gure hondartzetako uren kalitatea nola kontrolatzen den ikasiko dute.

Donibane Lohizunen ere ainguratuko dute belaontzia. Bertan,  Imanol arrantzalea ezagutuko dute, eta bere ogibideaz arituko zaie. Portuan, iluntzean, itsasontzietatik arraina nola deskargatzen duten ikusiko dute. Sokoan, Maitenak optimist ikastaroa izango du, Hugoren eskutik. Ibon bitartean, Donibaneko merkatuan bueltatxoa egingo du.

Hendaiara bidean, Ibonek Amaiur topatuko du; eta txapelketan erabiltzen duen belaontzi erraldoia erakutsiko dio Iboni.

'Itsasontzi Baten' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

strong>