Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Lupia piper berde saltsan porru makilatxoekin eta tipulin krematsuarekin
Lupia piper berde saltsan porru makilatxoekin eta tipulin krematsuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Piper berde saltsa:
  • Lupi bat
  • 2 tipulatx
  • Pipermin berdea
  • Esne gaina, 30 ml
  • Vodka, 5 cl
  • Oliva-olioa, 10 cl
  • Gatza
  • -Porru egosiak:
  • 4 porru
  • Gurina
  • Ardo zuria
  • -Tipulin krematsua:
  • 3 tipulin
  • Hirugihar iberikoa, 50 g
  • Esne gaina, 50 g
  • Oliva-olioa
Prestaketa

Piper berde saltsa:

Lupi solomoak garbitu. Solomoak oliotan gorritu.

Gaineratu tipulatxa fin txikituta, kolorerik har ez dezan. Bota vodka eta flanbeatu.

Gehitu esne gain likidoa eta piperbeltz berdeko baiak.

Utzi egosten saltsak gorputza hartu arte.

 

Porru egosiak:

Porruak garbitu eta 5 zentimetroko makilatxotan zatitu, uretan egosi eta xukatu. Zartagin batean, gurina sartu eta porru makilak jarriko ditugu. Kolore pixka bat hartzen doazen heinean, txorrotada bat ardo zuri bota, buelta batzuk ematen dizkiegun bitartean. Bertan utziko ditugu.

 

Tipulin krematsua:

Tipulina juliana finean ebaki eta oliotan erregosten utziko dugu. Bigun dagoenean, geroko gorde. Beste zartagin batean, hirugiharra zati txikitan eginda sartuko dugu. Koipea askatu duenean, lehen egindako tipulina gehituko diogu. Erregosi eta esne gaina bota, irakin bat eman loditu arte, gatzean probatu eta listo.

 

Bukaera:

Lupia zartagin batean gorrituko dugu bi aldetatik, egin arte. Plater azal batean, koilarakada bat tipulin krematsu jarriko dugu. Gainean lupi solomoa, honen ondoan 4 porru makila egosiak eta pipermín berde saltsa lupiaren gainetik botako dugu.