Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Foie-gras zatia, sagar erre, ahate arandoi eta onddo kremarekin
Foie-gras zatia, sagar erre, ahate arandoi eta onddo kremarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Foie gras-a:
  • Foie-gras zatia, 300 g
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • -Onddo krema:
  • Onddoak, 150 g
  • Tipulin bat
  • Esne gaina, 300 g
  • Gatza eta piperbeltza
  • -Barazki eta ahate-arandoi gisatuak:
  • Ahate arandoiak, 100 g
  • Azenario bat
  • Kalabazin bat
  • 2 tipulin
  • 8 perretxiko
  • B/a salda
  • -Sagar erreak:
  • 2 sagar
  • Sagar-pattarra txorrotada bat
  • Azukrea, 50 g
  • Gurin zati bat
  • Ardo txuri txorrotada bat
Prestaketa

Foie gras-a:

Foie-gras zatiari gatza eta piperbeltza bota eta zartagin bero batean olio gabe gorrituta baina gordina utziko dugu.

Onddo krema:

Kazola batean olio txorrotada batekin tipulina brunoise erara erregosten jarriko dugu gatz pixka batekin. 10 minutu ondoren onddo zatituak botako ditugu eta beste hainbeste erregosten utzi. Ondo gorrituta daudenean esne gaina bota, 5 minutuz murriztu eta birringailuarekin krema bat egin. Iragazi eta erreserbatu.

Barazki  eta ahate-arandoi gisatuak:

Azenarioa, kalabazina eta txanpinoiak karratutxotan moztu eta zartagin batean olioarekin salteatu egingo ditugu. Beste aldetik, tipulina brunoise erara moztu eta lapiko batean olioarekin erregosi. Ahate arandoiak barazkiak bezalako tamainan moztu. Tipula eginda dagoenean barazkiekin elkartu, arandoiak gehitu eta 5 minutuz irakiten eduki.

Sagar erreak:

Erretilu batean sagar zatiak jarriko ditugu.

Pattarrarekin eta ardoarekin busti. Hau hautsiko dugu:

azukrea eta gurina zati txikitan banatuko dugu,

20 minutuz labekatuko dugu 175-200 °C-tan.

Erreserbatu.

Bukaera:

Foie-gras zatia labean sartuko dugu berotzeko 5 minutuz 170ºCtan.

Plater lau baten erdian barazki eta ahate arandoi koilarekada bat jarri, honen gainean foie-gras zati beroa, ondoan sagar erreak eta guzti honen inguruan onddo krema.