Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Indioilar villeroya bimi eta entsaladarekin
Indioilar villeroya bimi eta entsaladarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Indioilar villeroy-a:
  • 4 Indioilar bular
  • Gatza
  • Olioa
  • Esnea, 250 g
  • Irina, 30 g
  • Gurina, 30 g
  • Intxaur muskatua
  • 3 bimi adar
  • Pikillo piper saltsa:
  • Pikillo piperrak, lata bat
  • Tipulin bat
  • Esne-gaina, 200 g
  • Gatza
  • Kimu eta hosto entsalada:
  • Kimu eta hosto sorta bat
  • Olioa
  • Gatza
  • Ozpina
  • Arto frijitua
  • Egurrezko belarria
  • Bimi salteatua:
  • 3 bimi adar
  • Baratxuri ale bat
  • Oliba-olioa
  • Gatza
Prestaketa

Indioilar villeroy-a:

Indioilar bular xerrei gatza bota eta zartagin batean olioarekin gorrituko ditugu, pixka bat gordinik utziaz.

Beste aldetik, bexamela egingo dugu, esnea berotuz eta zartagin batean gurina urtutzen jarrita, irina gehitu eta ondo gorritzen utzi. Esne beroa botatzen joango gara hagaxka batekin bueltak eman bitartean. 5 minutuz irakiten edukiko dugu, gatza eta intxaur muskatua bota eta indioilar xerrak bexamelarekin biltzen joango gara. Hotzean gordeko ditugu. Arrautzaztatzekoa prest dugunean, indioilar villeroy-ak irin, arrautza eta ogi birrindutik pasako ditugu eta olioa beroa dagoenean, bertan frijitu.

Pikillo piper saltsa:

Tipulina txikitu eta zartagin batean olioarekin erregosten jarriko dugu. Pikillo piperrak zatituta gehitu, erregosten jarraitu, esne gaina bota eta 5 minutuz irakiten utzi. Birringailuarekin ondo txikitu, iragazi eta ontzi batean utzi.

Kimu eta hosto entsalada:

Egurrezko belarria ureztatu 30 minutuz eta gero juliana finean zatituko dugu.

Arto frijitua zatitan apurtuko dugu.

Ontzi batean kimuak eta hostoak sartuko ditugu eta bertara egurrezko belarria eta arto frijitua botako ditugu. Olioa, ozpina eta gatza ere gehitu, ondo nahastu eta platerean jarriko dugu.

Bimi salteatua:

Zartagin batean olioarekin bimia salteatu eta baratxuri txikitua gehituko dugu gorritzeko. Gatza jarri eta buelta pare bat eman.

BUKAERA:

Plater azal batean pikillo saltsa koilarakada bat jarri. Indioilar villeroy-ari zulotxo bat egin eta bimiaren adarra sartuko diogu eta saltsaren gainean utzi. Ondoan entsalada jarri.