Itxi

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Nor Bere Saltsan

Gastronomia lehiaketak

Urdulizko Rabu Txapelketa, gaurko 'Nor Bere Saltsan' saioan

A.H. | EITB

Sanferminetan ikasitako aholkuak kontuan hartuko dituzte zezen buztana prestatzeko, gaur 22:15ean hasiko den saioan.

0:19

'Nor Bere Saltsan' saioko protagonistek beste erronka bat izango dute gaur gaueko saioan. Oraingoan, Urdulizen arituko dira, bertan antolatzen den Rabu Txapelketan. Zezen-buztana prestatu behar dute, baina haietako batzuek ez dute sekula egin.

Errezeta bila sanferminetara joan dira, eta Iruñean jasotako aholkuak baliogarriak ote diren jakiteko unea helduko zaie.

Gainera, aste honetako atalean Karik ez du hartuko bazkaria prestatzeko ardura, eta lapikoa beste saltseroen esku utziko du. Ikustekoa izango da bere jarrera, emaitza espero bezain ona ez dela ikusten duenean.

Gogotik saiatuko badira ere, ez dute erraz izango txapela irabaztea. Tradizio handiko txapelketa da Urdulizkoa, eta eskarmentu handiko taldeek hartzen dute parte bertan.

'Nor Bere Saltsan' asteazken honetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.