Itxi

sautrela

15:00etan

Pako Aristiren azkeneko lana, gaurko 'Sautrela'n

A.H. | EITB

Denboraldiko azkeneko atal honetan, gainera, udan irakurtzeko idazleen gomendioak bilduko dituzte.

Denboraldiko azkeneko 'Sautrela' saioan, Pako Aristiren bisita jasoko Hasier Etxeberriak.  Arrotz eta eder poema liburua argitaratu berri du Aristik, bere bosgarren poesia lana. Zazpi atal eta 55 poemetan zehar jasotako herentzia kulturalaren apurketa kontatzen du idazleak. Liburuko pertsonaiak bere buruari begiratu eta aurrez aurre egiten dizkio galderak, dela iraganari begira, dela etorkizunari begira, edo dela bere herri eta gizarteari begira.

Erreportajean umore onari heldu eta udarako irakurketari erreparatuko dio saioak. Gure idazleak udan irakurtzeko duten ohituraz, gomendioez eta irakurri behar ez direnez mintzatuko dira.

Juan Luis Zabalak Karlos Linazasororen Altzeta nobela gogoratuko du. Kutsu nostalgiko bat baliatuta, alegiazko Altzeta nekazal herria sortu eta iraganera begira jarri zen Linazasoro. Gazteentzako eleberria izan arren, helduentzako literaturan ere lekua lortu zuen liburuak. Alberdania etxeak argitaratu zuen 1996an.

'Sautrela'ren denboraldiko azken atala gaur izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.