Itxi

sautrela

22:15ean

'Hasier Etxeberria: lagunen bisita' saio berezia, gaur, ETB1en

A.E.|EiTB

Hasier Etxeberriaren ibilbidea eta literatura saioan egindako jarduna gogoratuko dute idazle eta lagunekin.

0:16

Gaur gauean, 'Hasier Etxeberria: lagunen bisita' saio berezia eskainiko du ETB1ek 22:15ean, Hasier Etxeberria 'Sautrela' saioaren sortzaile eta 2016ra arte programaren gidaria izan zenaren omenez. Beñat Sarasolak gidatutako saio berezian, Hasierren ibilbide oparoa gogoratuko dute idazle eta lagunekin.

Hainbat artista, idazle eta lagunen hitzak bilduko dituzte tarte berezian: Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Joxerra Gartzia, Joxe Austin Arrieta, Lander Garro, Juan Luis Zabala, Gorka Arrese eta berarekin lan egiteko aukera izan zuen Zuhaitz Gurrutxaga lankidearenak, besteak beste.

1983an hasi zen Hasier Etxeberria ETBn, eta, 'Sautrela'n ez ezik, 'Zopa Haundi', 'Arkupe', 'Farenheit', 'Beti Eskamak Kentzen', 'Babel', 'Ez Dago Larrosarik', 'Hizkamizka' eta 'Euskaldunak' kultur saioetan ere jardun zen.

p>