Itxi

Txapela Buruan

Gaur

'Txapela buruan' abentura berria gaur hasiko da ETB1en

A.H.

EITB

Protagonistak Nakor Marquez, 'Conquis'eko lehiakidea; Mikel Koeman, furgoneten frikia, eta Amets Rosachicle hippia Zarauztik Fisterrara joango dira Camper VW T2 furgoneta klasiko batean.

4:25

'Txapela Buruan' saioaren abentura berria hasiko da gaur ETB1en. Hiru lehiakide berriek furgoneta zahar batean egingo dute bidaia. Saioaren aurreko edizioan, Inter Rail bidez egin zuten bidaia Europan zehar; oraingoan, ordea, Camper VW T2 furgoneta klasiko batean joango dira, eta Zarauztik Finisterrera bitarteko bidea egin beharko dute lehiakideek Kantauri itsasoko kostaldetik.

Abentura berri honetako protagonistak Nakor Marquez ('Conquis'eko lehiakidea), Mikel Koeman (furgoneten frikia) eta Amets Rosachicle (hippia) dira, eta furgoneta batez bidaiatzeak ematen dituen aukerak, horren berezitasunak eta bitxikeriak erakutsiko dituzte. Bidaian zehar, esperientzia ugari partekatuko dituzte hainbat lagunekin, eta surfa, puentinga eta parapentea egingo dute, besteak beste.

Baina ezbeharrek ere bere tokia izango dute abentura honetan. Furgonetak ia 40 urte ditu, eta Fisterrara heltzea erronka handia izango da autoarentzat, arazotxo batzuk ematen baititu noizbehinka. Mila sorpresa topatuko dituzte lehiakideek bidean.

Gaurko atala

Igandeko atalean, Zarauztik atera eta hurrengo bi egunetako bidaia erakutsiko dute. Kostaldetik abiatuta, Mundaka, Bermeo, Bakio, Sopela, Castro, Laredo eta Langreo herrietan izango dira. Isurialde atlantikoko hondartza eta ilunabar zoragarrienak ezagutuko dituzte, eta mota askotako kirolak egiteko aukera izango dute: surfa, padel surfa, parapentea eta kayak surfa.

Furgonetan lo egin, bazkaria prestatu eta deskantsatuko dute, eta bidaiaren lehenengo bi egunetan etxe ibiltari berezi honetan hiru protagonistak elkarrekin nola moldatzen diren ikusiko dugu. Horrez gain, Nakorren lagun berezi bati bisita egingo diote, Jose Luis Kortari. Harekin bazkalduko dute, Castron, eta, nola ez, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren inguruan ere hitz egingo dute.