Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Miniaturak

Porru pastela
Porru pastela
Osagaiak
  • Porrua
  • Esnea
  • Esne-gaina
  • Irina
  • Arrautza
  • Gurina
  • Hostorea
  • Sesamoa
  • Gatza
  • Perrexila
Prestaketa

Hasteko, garbitu porruak eta ebaki Julianan, fin-fin. Egosi eta gero, gorde itzazu.

Bestetik, besamela egin behar da (irina-gurina-esnea) eta gero nahasi egositako porruekin. Forratu molde bat hostorez eta bete besamel eta porru nahasketaz. Estali egin behar da nahasketa beste hostore geruza batez, eta igurtzi arrautzez.

Gero, sartu labean 180ºC-an eta egosi 20.minutuan.

Aurkezpena egiteko, plateraren oinarrian jarri esne-gain urritua eta bi pastel zati triangelu forman. Apaindu perrexil xehatua erabiliz.